XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) Urruty trebeak Bidasoatik bestaldeko plaza ezberdinetako txapelketetan ia denboraldi guztiko egunak konprometituak edukitzea ekarri du

Baina, San Palaiseko profesionalaren ezean, jokalari irabazle nabarmenaren parekotzat jotzen duten beste jokalariaren lan aipagarria ikus ahal izango dugu.

Madré (Louis) da, azkenaldian Auteil-eko (Paris) plazan jokatzen aritu dena Lemoinerekin, hau ere profesionala, Loustaletekin, Cabyrekin eta lehen mailako beste jokalariekin.

Beso indartsua duen orain arte Donostiako plaza zapaldu gabeko Etxeberry abateak laguntzen dio.

Partidu horretan gure jokalarien eraginkortasunari buruzko zalantzak argitu beharko dira.

Gipuzkoako taldeko lehen figura den Rekondok, Portal eta Txikito de Orio izango ditu laguntzaile, jokalari horiek azkenaldi honetako beraien saio pribatuetan joku horretarako oso gaitasun ona erakutsi dutelarik.

Beraien trebeziaren eta gogoaren esku dago gehienbat desiaturiko garapena.

Beste biei dagokienez, Solabarrieta sakalari oriotarra, eta Ordozgoiti billabonatarra, marraren defendatzaile postuan joku paregabea garatu duena, ongi jokatuko dutelaren ia ziurtasun osoa eduki daiteke.

Gran Casinoko leihatilan eskuratu ahal izango dira sarrerak gaur.

Billabona, 1934ko uztailak 29. Santio jaiak. LA VOZ DE GUIPUZCOA

Errepublika plazan (lehen Alfonso XIII plaza) erreboteko pilota partidua jokatu zen, taldeak ondoren adieraziko den eran osatu zirelarik: Otegi, Garate (semea), Ordozgoiti eta Iraola (sakalaria), Aiestaranen, Garmendiaren, Lertxundiren eta Camposen (sakalaria) aurka.

Partidua interesgarria gertatu zen, Aiestaranen taldekoek irabaziz bi jokuren aldearekin.